Laurendi-Zumardi gure bezeroen premietara egokitzen da negozio-ildoen bidez:

BIZITEGIRAKO HIGIEZINEN SUSTAPENA

Bizitegirako higiezinen sustapena da enpresaren jarduera nagusia, etxebizitza librearena zein etxebizitza babestuko tipologien mende dagoen etxebizitzarena. Laurendi-Zumardin kudeaketa integrala eramaten dugu: lurzoruaren bilaketarekin hasiz, produktuaren eta finantza-egituraren definizioarekin, merkaturatzearekin, egikaritzapenaren koordinazioarekin, lizentzien lorpenarekin, kalifikazioekin, obra berriaren idazkuntzarekin eta komunitatearen eraketarekin jarraituz eta, azkenean, saldu ondoko zerbitzuaren kudeaketarekin amaituz. Konpromisoan oinarrituta lan eginez, bezero, laguntzaile eta langileekin harreman iraunkorrak eraikitzeko.

LORZORUAREN KUDEAKETA

Lurzoruaren kudeaketak prozesu oso bat biltzen du, lurzoru estrategikoen bilaketarekin hasi eta hura sendotzeko beharrezkoak diren hirigintza-planeamenduaren figuren ezarpenarekin buka, egungo jardun-sistemen bidez. Laurendi-Zumardin gure jakintza eta profesionaltasuna jartzen dugu lurzoru eta eraikinak balioesteko prozesuan (maizterrak dituztenak edo maizterrik gabekoak, jabe bakarrekoak edo zatitu gabeko partaidetzak).

KOOPERATIBEN KUDEAKETA

Etxebizitzen kooperatibek laguntzaile estrategiko bat dute Laurendi-Zumardirekin beren helburuak gauzatzeko, eta, helburu horien artean, kooperatibako bazkideentzat definitutako etxebizitza eta instalazio osagarrien prezio eta kalitate onena lortzea da nagusia. Proiektuaren erabateko kudeaketa eginez, hainbat alderditan gauzatuta: kooperatibaren eraketa, bazkideen bilaketa, sozietatearen estatutuen idazkuntza, kooperatibaren administrazioa, lurzoru-bilaketa, kontratuen idazkuntza, beharrezko agenteen hautaketa (zuzendaritza teknikoa, enpresa eraikitzailea, kontrol teknikoko erakundea, prebentzio-enpresa), obren jarraipena, aurrekontu-kontrola, lizentziak eta kalifikazioak lortzea, eta komunitatearen eraketa.

ERAIKINEN BIRGAIKUNTZA

Eraikinen birgaikuntzaren kudeaketa integrala egiten dugu, alderdi eta agente guztiak kudeatuta.
Fatxadaren egoera aztertzen dugu (pintura, forjatuak, hegalak, kanpoko arotzeria eta abar), fatxada sendotzeko beharrezkoak diren aukerak ezagutzeko eta ezartzeko. Eta eraikinaren energia-efizientzia hobetuko duten sistemak (isolamendua, inpermeabilizazioa, kanpoko arotzeria) aplikatu ahal izatea, eraikinen inbertsioa optimizatuz.

Este sitio web utiliza Cookies propias para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web. política de cookies. Cómo configurar ACEPTAR

Aviso de cookies