Laurendi eta Zumardi higiezinen sustapenaren sektorean finkatutako enpresak dira. 90eko hamarkadan sortu ziren, eta ordutik hona eraikinen sustapen-lanetan aritu ondoren, leku pribilegiatuetako bizitegitarako higiezinen sustapenenen garapenean espezializatu dira: pribilegiatuak beren edertasunarengatik edo beren zerbitzu-, aisia- eta komunikazio-eskaintzarengatik. Horixe da Getxoko Andra Marin, Gorlizen, Abadiñon edo Barakaldon egindako bizitegi-sustapenen, garajeen eta trastelekuen kasua.
Gure bezeroen gogobetetzea dugu lehentasunezko helburu. Etxebizitza bat (ohiko bizilekua dela edo oporretarakoa dela), garaje bat, trasteleku bat edo merkataritza-lokal bat erostea garrantzi handiko erabakia da, kalitate handiena lortzea helburu duena. Laurendi – Zumardin bikaintasunaren bila dihardugu lanean. Hasi eta buka koordinatzen ditugu proiektuak: lurzoruaren bilaketarekin hasiz, geroko etxebizitzen definizioarekin eta haien merkaturatzearekin, egikaritzapen materialaren koordinazioarekin eta jarraipenarekin, eta entregarekin jarraituz eta saldu ondoko zerbitzuarekin amaituz. Konfiantza iraunkorrean oinarritutako harremana ezarrita gure bezero eta laguntzaileekin.
Helburuak erakundearen maila guztietan zabaltzen dira eta, hori horrela, guztiok lan egiten dugu enpresaren helburuen ildo beretik. Laurendi-Zumardik osatzen duen taldeak esperientzia du higiezinen sektorean, salerosketa-prozesuaren etapa guztietan zuri laguntzeko. Langileen artean etengabeko prestakuntzako programak eginez eta jardueren burutzapenean hobekuntza-prozesua sendotuz, aldi berean giro pizgarria lortuta.