18 etxebizitza librez, garajeez eta trastelekuez osatutako erakina, Abadiñoko Kamiñopea kalean (8. zk.). Paisaia oso ederrak dituen eskualde bateko udalerria dugu (Ibaizabal ibaiaren haranaren zati bat eta Urkiolako eremua hartzen du eskualdeak), kokapen estrategikoarekin, Bilbo, Gasteiz eta Donostia artean baitago (34 km-ra, 45 km-ra eta 75 km-ra, hurrenez hurren). Etxebizitza guztiek terrazak dituzte inguruneaz gozatzeko. Eta kalitate handiena bilatuz egin ziren, eta horren adierazgarri dira harrizko fatxada aireztatua edo adreiluzko barne-trenkaden erabilera. Etxebizitzak urbanizazio zaindu baten barruan daude, haur eta nagusientzako jolasgune zabalekin.